Eguerdiko 12:00etan jaurti dute txupinazoa, eta dagoeneko jai giroa nagusi da herriko kaleetan. Txan magoaren ikuskizuna egon da umeentzat, eta bestetik, fanfarrea eta guzti ibili dira poteoan herritarrak. Arratsaldean, 18:00etan, Doniel Atxa altxatuko dute plazan, eta orduan bete-betean sartuko dira jaietan.