‘Iurreta Ezagutu’, herria ezagutzeko beste era bat

Anboto 2016ko ira. 28a, 10:15

Argazkia: Lehior Elorriaga

Udagoienari begira, herriko ikastetxeagaz hitzartutako bisita gidatuak egingo dituzte aurten ere. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako neskato-mutikoei zuzendutako ekimena da ‘Iurreta Ezagutu’, eta bibliotekaren eskutik herrian zehar bisita ibiltariak egiteko aukera izaten dute. Ikastetxeagaz elkarlanean, “Iurreta modu ezberdin batean hobeto ezagutzeko aukera eskaintzea” da egitasmo honen helburua.

Bisitak begiraleen gidaritzapean egiten dira, oinez eta autobusez, eta herriko eta auzoetako gune eta txoko esanguratsuenak azaldu eta erakusten zaizkie gaztetxoei. Ikusitakoaren maketa bat ere egiten dute maila bakoitzeko ikasleek.

Kirola emakumeentzat
Bestalde, emakumeentzat kirola sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko, 2016ko deialdia zabalik dago. Bai bakarkako kirolariei bai herriko elkarteei  zuzendutako laguntzak dira, eta urriaren 21a bitartean dago zabalik eskaria egiteko epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!