Kamioi eta auto baten arteko istripua Iurretan zauritu barik

Anboto 2016ko ira. 27a, 19:05

Auto batek atzetik jo du kamioi bat. Ez da istripu larria izan eta ez du zauriturik eragin.

18:00 inguruan gertatu da istripua N-634 errepidean, Iurretako paper-fabrikaren inguruan eta Bilborako noranzkoan. Minutu batzuetan errei bat itxita egon da, baina dagoeneko zabalik dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!