Datorren asteburuan ere, kanturako, dantzarako eta ondo pasatzeko zuzeneko doinuak izango dira Iurretako jaietan. Los Zopilotes Txirriaos Iruñeko taldea arituko da, irailaren 30ean, 22:00etan. Kontzertu horren ostean, Oxabi taldearen erromeria egongo da.
Kantuan amaituko dituzte Iurretako San Migel jaiak, urriaren 2an. Ohitura bilakatu den eran, Arantza eta Pantxo elorriarrek alaituriko afaria egingo dute, 20:30ean, eta jaien amaierako bertsoak kantatuko dituzte afalostean. Jaiak ahal beste luzatu gura dituenak gauerdira arte erromerian egoteko aukera izango du Iurretako San Migelen azken egunean.