8 eta 14 urte arteko gazteei zuzendutako bizikleta ginkana herrikoia antolatu du Emakumeen Bira ziklismo kirol elkarteak (hainbat elkarteren laguntzagaz) zapatu honetan. Gura dutenek 17:00etatik aurrera probatu dezakete ginkana San Migel plazan. Nork bere bizikleta eta kaskoa eraman behar ditu.