Iurretako Jaiak 2016

Emakumeak protagonista izango dira herri kiroletan

Anboto 2016ko ira. 21a, 13:00

Azken hiru urteetan bila zebiltzan helburua beteko du aurten Iurretako jaietan HEKI Herri Kirol Taldeak: herri kirol erakustaldia emakumezko kirolariek bakarrik osatuko dute.

Aurreko urteetan helburu berdinaren bila ibili arren, gizonezkoekin osatu behar izan dituzte proba batzuk. Aurten den-denak emakumezkoak izatea lortuko dute lehenengoz. Urriaren 2an, 12:30an, hamar bat kirolari batuko dituzte San Migel plazan. Talde bitan banatuta lehiatuko dira. Getxo, Mutriku, Mendexako kirolariak batuko dira, besteak beste.

Herri kirol saioa emakumezko bertsolari bik osatuko dute: Iratxe Ibarrak eta Oihana  Bartrak. Proba batetik besterako tartean bertsotan jardungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!