Kultur tailerretan izena emateko epea zabaldu dute gaur

Anboto 2016ko ira. 13a, 09:08

Iurretan antolatutako kultur tailerretan izena emateko epea zabaldu dute gaur. Irailaren 16ra bitartean bertan erroldatutakoek dute izena emateko aukera. Irailaren 19tik 22ra bitartean izango dute aukera gainerakoek.

Honako ikastaro hauek osatzen dute eskaintza: Marrazketa eta pintura, Sormen tailerra, Eskulanak, Yoga, Mantenu gimnasia, Gimnasia lasaia, Saloi Dantzak, Egur-lanketa, Jolas-ingelesa (umeentzat), Sukaldaritza, Sabel Dantza, Hip-hop eta Pilates.

Ibarretxe kultur etxera joan daiteke izena emateko, 09:00etatik 13:00 bitartean. Bestela, mezua ere bidali daiteke honako posta elektronikora: tailerkulturalak@iurreta.eus.

Langabeziako prestazio ziurtagirian ezarritako sarreren gehienezko zenbateko 1.300 euro baino gutxiago denean murriztutako tarifa aplikatuko zaie. Baita pentsiondun-ziurtagirian ezarritako sarreren gehienezko zenbatekoa 1.300 euro baino gutxiago denean ere. 

Bestalde, %50 gehituko dita ikastaroetako zenbatekoak, udalerrian erroldatuta ez dauden pertsonentzat. Onartutako zerrendak irailaren 27an ipiniko dira udaletxeko eta kultur etxeko iragarki oholtzetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!