Maiztegiko geletako isolatze baldintzak hobetu dituzte

Anboto 2016ko ira. 5a, 12:00

Maiztegi herri eskolako fatxada nagusiko eta beheko solairuko kanpoko arotzeria aldatu du Iurretako Udalak. Gelen isolatze termikoaren eta akustikoaren baldintzak hobetu dituzte lanokin. Baita eraikuntzarako sarreraren segurtasuna bermatu ere.

Beheko solairuan dagoen sarrera nagusiak aluminiozko arotzeria izan du, eta “sabotajeak eta lapurretak” izan dituzte. Lanok 52.000 euroko inbertsioa eskatu dute.

PVCzko arotzeria jarri da, beira bikoitzagaz eta segurtasunezko saretekin, beti ere Eraikuntzarako Kode Teknikoaren (EKT) baldintzak betetzeko asmoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!