Santixauak ospatuko dituzte Orozketan

Anboto 2016ko uzt. 22a, 10:10

Jai giroa izango dute Orozketan datozen egunetan. Santixauek ekarritako jai giroa. Txapligo hotsek iragarriko dituzte jaiak, zapatuan. Domekan, berriz, meza izango dute, 12:00etan; ondoren, luntxa eskainiko zaie bertaratuko direnei. Jarraian, igel txapelketa ere jokatuko dute.

Astelehena, Santixau Eguna dute egun handia Orozketan. Mezak hasiko du eguna,  12:00etan. Ondoren, Mikel Deuna dantza taldearen saioa ikusteko aukera egongo da. Paella txapelketarako hitzordua ere jarri dute astelehenerako. Aipatu behar da parte-hartzaile bakoitzak bere tresna eta osagaiak eraman beharko dituela. Antolatzaileek 14:30ean ipini dute paella aurkezteko ordua.

Arratsaldean ere izango da zer egin. Umeentzako jolasak hasiko dira 16:30ean, eta briska txapelketa 17:30ean. Trikitilariek alaituko dute giroa, jaiak agurtzeko txapligoak jaurti aurretik. Errifaren zozketa ere egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!