Istripua izan du auto batek eguerdian Iurretan

Anboto 2016ko uzt. 21a, 16:30

Auto istripua gertatu da,gaur, N-634 errepidean, Iurretan. Renault Megane bat errepidetik irten da eta istripua izan du. Zauritu bat eraman dute Galdakaoko erietxera.

Istripua 14:15ean gertatu da, N-634 errepide nagusiaren 82,5 kilometroan. Zornotzarako noranzkoan izan da.

Ertzaintzak errei bat itxi dute istripuaren eraginez, hala ere, horrek ez du eragin handirik izan trafikoan, azaldu dutenez. N-634errepidea guztiz zabaldu dute 15:30erako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!