Santa Apolonian, San Markosen eta Bakixan argiztapen berria

Anboto 2016ko eka. 30a, 10:45

Santa Apolonia, Bakixa eta San Markos auzoetan LED teknologiako argiztapen eraginkorra jarriko du Iurretako Udalak. Energia aurrezteko eta ingurumena hobetzeko konpromisoari eutsi guran hartutako erabakia da hori, udal arduradunen berbetan. Horretarako, 27.000 euroko inbertsioa egingo dute.

Aipatutako auzoetan launa farola aldatuko dira, auzo bakoitzean 200 metroko zonaldea estaliz. Horrela jakinarazi dute udal arduradunek: “Kontsumo elektriko baxu bategaz energia aurreztu gura da, argiztapen maila egoki bategaz  eta CO2 emisio maila baxuagaz”.  Gainera, “gutxien behar den orduetan, gauez, kontsumoa %50 murriztuko dute”.

Gaztañatzan badaude
Aurretik ere jarri izan dute LED teknologiako argiztapena. Iaz, urte amaieran, sei farola ordezkatu zituzten Gaztañatzan; 19.000 euro erabili zituzten horretarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!