Ura edan maiztasunez, aire libreko jarduera egitean ondo babestu, begiak eguzkitarako betaurrekoekin babestea eta 12.00etatik 16:00ak bitartean itzala bilatzea gomendagarria da eguzkiaren kalteak murrizteko. Baita babes handiko kremak erabiltzea ere; bi orduro edo bainuaren ondoren eman behar da krema babesgarria.
Eguzkitan jartzen zaren bakoitzean eguzkitakoak, txapelak, kamisetak... jartzea ere gomendatu dute Minbizaren aurkako elkartekoek. Larruazalaren lesioak oso erraz detekta daitezkeela gogoratu gura dute eta azala aldizka aztertzea gomendatu.
Eguzkia hartzeko era desegoki batek larruazaleko lesioak eta gaixotasun larriak eragin ditzake eta horregaitik garrantzi handia du urte osoan zehar babestea eguzki-erradiazioetatik.