Iurretako eskoletako azpiegituren erabileraz ohartu dute

Anboto 2016ko eka. 15a, 12:54

Herriko ikastetxe publikoetako kirol-azpiegiturak kirola egiteko eta jarduera hori errazteko baino ez daude zabalik eskola-ordutegitik kanpo, “zentzuz erabiltzeko” eta “pertsona berberak azpiegitura guztiak bereganatu gabe”. Halaxe azaldu dute udal arduradunek. Hartara, ahalik eta erabiltzailerik gehien izan ditzaten.

Hori dela-eta, gogoratu dute debekatuta dagoela erretzea, beirazko eta plastikozko ontzi edo tresnak sartzea edota animaliak sartzea ­—itsuei laguntzen dietenak ezik—. Ezin da zaborra sortzen duten janari edo edaririk kontsumitu, edo piknik edo meriendarik egin, ezta azpigiturena ez den bestelako elementurik jarri ere.

Esan dutenez, sortutako kalteen eta garbitasunaren erantzule izango dira erabiltzaileak, eta gastu ekonomikoei zein isunari egin beharko diete aurre.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!