Oraingo honetan hondartzarako 10 itzalkin egin dituzte zotz eta honako hauek izan dira irabazleak: Aniceta Muñoz, Carmen Baños, Jon Rodríguez, Bea del Rio, Pilar Badia, Isabel Serena, Adrain Marin, Eva María Laiz, Begoña Villar eta Marcia Silveira.
Kanpainan parte hartu gura duenak erosketa-txartelaren atzealdean izen-abizenak eta telefonoa jarri behar ditu eta kanpainarako jarri diren kutxetan sartu. Kanpainagaz bat egin duten komertzioetan daude jarrita kutxak. Ekainean 20 hondartzarako pala egingo dute zotz, kanpainaren bultzatzaileek jakin eragin dutenez.