Udal Gaztedi erakundera batu da Iurreta

Anboto 2016ko mai. 30a, 10:22

Bizkaian gazteriaren arloko politika orokorra koordinatuko duen Udal Gaztedi foru erakundeko kide izango da Iurretako Udala. Hala onartu du udalbatzak aho batez. Batetik, gazteentzako ekintzak sustatzeko irizpideak proposatuko ditu Udal Gaztedik, eta, bestetik, udalen iradokizun eta iritziak jaso kontrastatzeko.

Iñaki Totorikaguena alkatea aukeratu dute Eskualdeko Batzordeko kide izateko, Iurretako Udalaren ordezkari lez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!