Dispertsioarekin amaitzera deitu du Sare plataformak Iurretan

Anboto 2016ko mai. 14a, 13:36

Giza eskubideen aldeko ekitaldia izan zuten, atzo, Iurretan, Sare plataformak deituta. "Dispertsioarekin amaitzearekin batera, bizi osorako zigorrak etetea eta gaixorik dauden presoen egoera konpontzea urgentea" dela nabarmendu zuten bertan. 

Sare plataformak "aspalditik martxan den trena hartzera" deitu zituen iurretarrak, Dantzari plazan egindako ekitaldian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!