Hezkuntzarako diru-laguntzetan 13.000 euro banatuko dituzte

Anboto 2016ko mai. 16a, 09:40

Seme-alaben hezkuntzarako gastu orokorretarako diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du Iurretako Udalak. 2015-2016 ikasturteko laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 16tik 27ra artekoa da. Eskabidea Ibarretxe kultur etxean aurkeztu beharko da.

Udalak 13.000 euroko aurrekontua du lotuta diru-laguntza horietarako. Honako tarteak zehaztu dira: Haurreskola (100 euro), Haur Hezkuntza (20 euro), LHko 1. eta 4. maila bitartea (30 euro), LHko 5. eta 6. mailak (45 euro) eta DBHko 1. eta 4. maila bitartea (75 euro).  Seme-alaba ikasleak dituzten iurretarrak dira laguntza horien onuradun, eta ikasle horiek aurretiko tarteren batean egon beharko dute, ikastetxe publiko zein pribatuan. 2015-2016 ikasturtean udalerrian erroldatuta egotea eta seme-alaben eskolatzea mantentzea ere badira betebeharreko baldintza.

Informazio gehiago lortzeko  94 620 03 42 telefonoan edo www.iurreta.eus webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!