Pertsona bat larri zauritu da AP-8an egon den istripuan

Anboto 2016ko mai. 12a, 16:41

AP-8an errepidean, Iurreta parean 15:30ak aldera egon den auto istripuan pertsona bat larri zauritu da. Ondorioz, AP-8a itxita egon da bi noranzkoetan.

Iurretan AP-8 errepidean Bilborako norazkoan zihoan auto bat errepidetik irten da eta autobideko bi noranzkoak banatzen dituen erdibitzailearen gainean gelditu da iraulita. Istripuaren ondorioz, osakidetzako helikopteroak larri zauritu den autoko gidaria Guretzako Ospitalera eraman behar izan du.

Bestalde, hasiera batean noranzko biak itxita gelditu diren arren, momentu honetan, AP-8 errepidean Bilborako noranzkoko bi erreil bakarrik daude itxita.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!