Egun osoko egitaraua Rio de Oro jaialdian

Anboto 2016ko maiatzaren 6a

Rio de Oro IV. Jaialdia ospatuko dute, zapatuan, Iurretan. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute Rio de Oro elkartekoek. 11:00etan, umeentzako tailerrak eta ipuin kontalaria hasiko dira; 13:00etan, batukada eta poteoa. Bazkaritarako batuko dira 15:00etan, eta ondoren, bingoa izango dute.

Zumba masterclassa hasiko da 18:00etan, eta 19:15ean Durangaldeko bertso eskolakoen saioa. 20:30ean, DJ Kohatu eta Sangre de Mono arituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!