Sua hartu du Maspe kaleko etxe bateko sukaldeak

Anboto 2016ko api. 27a, 12:43

Maspe Kaleko 8en portaleko etxe bateko sukaldeak sua hartu du.

Eguerdiko 12:00ak aldera Iurretako Maspe Kaleko 8en portaleko sukalde batek su hartu du. Ondorioz, larrialdi zerbitzuetako kideak hurreratu behar izan dira eta auzotarrak beraien bizilekuetatik atera dituzte. Iurretako udaltzaingoaren hitzetan, ez da "larria" izan, baina, badaezpada neurriak hartu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!