Iurretako Gazte Asanbladako kideek Ibaizabal erreka garbitu dute

Anboto 2016ko api. 23a, 14:34

Ibaizabal errekaren egoera ikusita (plastikoak, botilak, sokak, gurpilak...) Iurretako Gazte Asanbladako kideek erabaki dute garbitzera irtetea, eta herritarrak ere deitu dituzte lanotan parte hartzera:  “Erreka guztiona da, garbitu dezagun denon artean”, gogoratu dute. Garbiketa lanak amaitu ondoren, parte hartu duten guztientzat luntxa izan dute Dantzari plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!