Erreka garbitzera deitu du Gazte Asanbladak

Anboto

Ibaizabal erreka garbitzera dei egin dute Iurretako Gazte Asanblako kideek. Apirilaren 23rako, zapaturako, jarri dute hitzordua, 11:00etan. Garbiketa lanetarako Montoian elkartuko dira, azaldu dutenez.
Ibaizabal errekaren egoera ikusita (plastikoak, botilak, sokak, gurpilak...) erabaki dute garbitzera irtetea, eta herritarrak ere deitu dituzte lanotan parte hartzera:  “Erreka guztiona da, garbitu dezagun denon artean”, gogoratu dute.

Garbiketa lanak amaitu ondoren, parte hartuko duten guztientzat luntxa egongo da. Dantzari plazan izango da hori, Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!