Udako tailerretan izena emateko epea zabalik

Anboto 2016ko api. 19a, 09:54

Udako tailerrak antolatu ditu Iurretako Udalak, uztailaren 5etik 30era bitartean.

Izena emateko epea, berriz, apirilaren 22ra arte egongo da zabalik. Ibarretxe kultur etxean aurkeztu behar da eskaria egiteko orria. Herrigunean antolatuko dira tailerrak, adinaren arabera osatutako bost taldetan; 09:30etik 14:30era gauzatuko dira. Iurretarrek eta bertan ikasten dutenek izango dute lehentasuna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!