Gaur itxiko dute Iurretako Biblioteka

Anboto 2016ko api. 15a, 13:08

Gaur itxiko dute Iurretako Liburutegia eta urrira arte ez dute zabalduko.

 

Berrantolaketa lanak medio, gaurkoa izango da azken eguna Iurretako Liburutegiak ateak zabaltzen dituena. Hasiera batean, urriaren 24an irekitzea da udalaren asmoa.

Nahiz eta liburutegia itxi, liburutegiko erabiltzaileek bertako liburuak edo bestelako euskarri maileguan hartu ditzazkete eta azarora arte beraien etxean edukitzeko aukera dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!