Biosasungarriak diren parkeen programak 25 lagun batu ditu

Anboto 2016ko api. 6a, 09:50

Bihar, apirilaren 7an egingo dute jendaurreko aurkezpena, Ibarretxe kultur etxean, 9:30ean.

Biosasungarriak diren parkeen erabilera sustatzeko egitasmoa ipiniko dute martxan, hil honetan bertan, Iurretan. Jarduera fisikoa sustatu gura duen ekimena 60 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta, Ertzilla industrialdean dagoen parkean garatuko da. 25 lagunek eman dute izena parte hartzeko. Apirilaren 7an egingo dute aurkezpena, goizeko 9:30ean, Ibarretxe kultur etxean.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Osakidetzak sustatutako egitasmo horren bitartez, aditu batek gidatutako ordubeteko saioak egingo dituzte, apirilean eta maiatzean. Eguenero izango dira, 09:30etik 10:30era. Harrobia lanbide heziketako profesionalek burutuko dituzte ariketa programak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!