Merkataritza sustatzeko kanpaina berria abiatu dute Iurretan gaur

Anboto 2016ko api. 4a, 11:30

'Herriko dendetan erosiz zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du' lelopean herriko merkataritza sustatzeko kanpaina abiatu dute, gaur, Iurretan. "Herriko dendak eta merkataritza balorean jarri" gure dute Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez. Abendura bitartean, hilero —abuztuan ezik—, oparien zozketa egingo dute kanpainari atxikitutako komertzioetan erosketak egiten dituztenen artean.

Eguzkitakoak, jolasteko palak, koltxonetak, autoetarako USB kargagailuak.. egingo dituzte zotz hilero. Kanpainari atxikitutako dendetan erosten duten bezero guztiek har dezakete parte zozketa horretan. Horretarako, bezeroek erosketa-txartelaren atzeko partean izen-abizenak eta telefonoa idatzi behar dituzte, eta establezimenduan bertan aurkituko duten kutxan sartu. Hileko azken ostiralean egingo da zozketa.

Hilero opari desbardinak egingo dira zotz. Apirilean, adibidez, mugikorretarako hainbat bateria osagarri egingo dira zotz. Iaz 100 euroko erosketa txartel bakarra egitenz en zotz hilero; aurten, 20-40 opari egingo dira zotz, beste horrenbesteko saridunekin. Herriko 16 komertziok egin dute bat kanpainagaz. Herriko alkateak gogoratu du auzoetako herritarrei ere erakutsi gura diela "aparkalekua dagoela herrian, komertzioa dagoela herrian eta,gainera, oparitxoa jasotzeko aukera" ere badutela.

Herriko dendetan erosteak dituen abantaileak erakutsi gura ditu kanpaina horrek Totorikaguenaren berbetan: "enplegua mantendu eta sustatzea lortzen da eta bertako ekonomia sustatzea ere bai. Herriko kirol eta bestelako ekintzen babesle izaten dira askotan komertzioak eta herriaren irudi dinamikoari laguntzen diote". Horregaz bat etorri da Guillermeo Oarbeaskoa Dendak Bai elkarteko presidentea: "Herria bizirik mantentzen laguntzen dute honelako kanpainek, hartara bertako komertziari ere lagundun". Iurretan dauden txandakako 45 aparkalekuak ere nabarmendu dituzte Totorikaguenak eta Oarbeaskoak. Merkataritza sustatzeko ipini zen martxan aparkatzeko doako sistema hori eta "balorean jarri" gura da hori ere.

Iaz kanpainaren balorazio "positiboa" egin du Totorikaguenak. Oarbeaskoak gaineratu duenez, "bezeroak fidelizatzeko sortutako ekimenak eskertzen" ditu jenteak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!