Aberri Eguna ospatu dute Iurretan

Anboto 2016ko mar. 27a, 21:46

Hainbat iurretarrek Aberri Eguna ospatu zuten atzo. 10:00etan Gallandako tontorrera igo ziren eta ikurrina jarri zuten bertan. 12:00etan, udaletxean, dantzariek banango zaharra dantzan egin eta gero, ikurrina jarri zuten. Juan Mari Areitiok bertsotan jardun zuen, eta elizako kanpaiak ere jo zituzten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!