Eskola jazarpenari buruzko guraso eta hezitzaileentzako tailerra antolatu dute

Anboto 2016ko mar. 14a, 13:21

Eskola jazarpenaren aurrean nola jokatu edo errespetu faltaren atzean zer dagoen azalduko dute Maiztegi herri eskolak antolatutako eskola jazarpenari buruzko ikastaroan. Guraso eta hezitzaileei zuzendutako saioak dira apirila eta maiatza bitartean izango direnak.

Guraso eta seme-alaben arteko harremanak lantzea eta gurasoei hezkuntza bidean laguntzea du helburu doako ikastaro horrek, eta Ibarretxe kultur etxean izango dira saioak.

Apirilaren 6an, 11n eta 12an eskainiko dituzte saioak gazteleraz. Euskaraz, berriz, apirilaren 27an, eta, maiatzaren 2an eta 3an. Saio guztiak 18:30ean izango dira. Juan Carlos Alonso psikologoak gidatuko du ikastaroa.

Izena emateko Ibarretxe kultur etxera edo Maiztegi herri eskolara jo daiteke. Zabalik dago izena emateko epea martxoaren 18ra bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!