Erdi-iraulita geratu da kamioia istripuaren eraginez eta suhiltzaileak bertaratu dira harrapatuta geratu diren bi pertsonak ateratzen laguntzeko, Ertzaintzak azaldu duenez.
Larrialdietako zerbitzuek erreskatatu dituzten bi pertsona horietako bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.