Gaur zabalduko dute udalekuetarako izen-ematea

Anboto 2016ko mar. 7a, 08:56

Datorren astean zabalduko du Kimuak aisialdi elkarteak antolatutako udalekuetarako izena emateko epea. Lau udaleku prestatu dituzte, adinari egokituta: Finkoa, Finko Ibiltaria, Ibiltari Txikia eta Ibiltaria. Uztailean izango dira guztiak.

Izena emateko aukera bi daude. Internet bidez, batetik: Kimuak elkarteak atal berezi bat prestatuko du webgunean, propio horretarako. Martxoaren 7ko 12:00etatik martxoaren 18ko 20:00ak arte eman ahalko da izena. Bestetik, Goiuria kulturgunera joanda ere egin daiteke, martxoaren 10etik 17ra, 17:00etatik 19:00etara.

Zozketa, apirilaren 5ean
Aurten, bestalde, zerrenda osatuko da, eta udalekuren batean eskaintzen den leku kopurua baino eskari gehiago baldin badaude, zozketa egingo da: apirilaren 5ean izango da, Ibarretxe kultur etxean, 18:00etan. www.kimuak-elkartea.eus webgunean dago informazio gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!