30 urteko gizonezkoa atxilotu dute Iurretako enpresa baten lapurretan egin duelakoan

Anboto 2016ko mar. 5a, 10:19

Atzo gauerdian, Mallabiena industrialdean, 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten enpresa baten lapurretan egiteagatik.

Ertzaintzak azaldu duenez, ertzainen patruila bat inguruan zebilen eta enpresa horretako alarma entzun zuten. Bertaratu zirenean, atea apurtuta aurkitu zuten. Barruan gizon bat aurkitu zuten. Lapurretan egitea egotzita, 30 urteko gizonezkoa atxilotuta eraman zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!