Bixente Kapanaga kaleko biribilgunea itxi dute

Anboto 2016ko ots. 27a, 21:05

Ur emari handiarekin doa Ibaizabal erreka Iurretan ere. Bixente Kapanagako biribilgunea itxi egin dute autorik pasa ez dadin. Bixente Kapanaga Aita San Migel plazarekin lotzen duen tunela ere urez bete da.

Iurretan ez eze, Otxandion eta Mallabian ere eragin ditu kalteak euriak.

Urez bete da garaje bat Otxandioko Urigoiena auzoan. Mallabian, berriz, Intxurti auzoan hartu ditu urak hainbat garaje. Bertan izan dira suhiltzaileak.

Euskalmet euskal metereologia agentziak zabaldu duenez, Ibaizabal ibaia maila horira heldu da Zornotzako estazioan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!