Urki paper-dendak irabazi du enpresa proiektuen lehiaketa

Anboto 2016ko ots. 25a, 09:55

Urki paper-dendak irabazi du Iurretako VII. Enpresa Proiektuen Lehiaketa. Bazegoen denda berregokitu du Haizea Ruiz de Pinedok, eta “jardueragaz jarraitzeko asmo hori” saritu gura izan du Iurretako Udalak. Horrela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak. Aurkeztu den proiektu bakarra izan da, eta 6.000 euro irabazi ditu.

Jarduera berri lez hartu dute, alkateak esan duenez: “Askotarikoak saltzen dituzte, eta aurrealdea konpondu dute. Jarraipen asmo hori saritu dugu.  Izan ere, ez da erraza negozioa hastea autonomo lez. Enpresa berriak sortzea nahi dugu, baina, daudenak finkatzea eta jarraitzea ere bai”. Jolasak, liburuak, litxarreriak... saltzen dituzte. Eskolarako amantalak eta baserritar jantziak ere bai. Sariaren %70 jaso du, jada, azken hiru urteetan herrian bizi den gasteiztarrak. Urtea igarota, jarraitzen badu, beste %30a jasoko du. Laguntza hauen garrantzia nabarmendu du Ruiz de Pinedok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!