Bigarren eskuko azoka egingo dute, domekan, Olaburu frontoian

Anboto 2016ko ots. 18a, 14:15

Kontsumo solidario eta jasangarria bultzatzeko, bigarren eskuko azoka antolatu dute Juan Orobiogoitia institutuko ikasle eta gurasoek. Domekan izango da, 10:00etatik 14:30era, Olaburu frontoian.

Iurretako eta inguruetako familiek etxean dituzten eta erabiltzen ez dituzten objektuak saldu eta trukatzeko aukera emango dute azokan. Materiala 08:00etatik 10:00etara batuko dute.

Azokan jartzeko mahaia 10 euroan alokatu daiteke, eta lortutako dirua 4. mailakoen  ikasbidaiarako izango da. Mahai erreserba whatsapp bidez egin daiteke ondorengo telefono zenbaki hauetan: 605 728 406 edo 605 728 404. 

Kontsumo arduratsua bultzatzeko ekimen honetan parte hartzera gonbidatu dituzte Iurreta eta inguruetako herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!