Gasteizera doan 15:00etako autobusa Maspen geratuko da

Anboto 2016ko ots. 18a, 16:03

Maspe kalean geldituko da Durango-Gasteiz linea egiteko, Durangon 15:00etan irteten den autobusa; 15:05ean geldituko da. Bai Alsa autobus konpainiak bai Arabako Foru Aldundiak onartu egin dute Juan Orobiogoitia institutuak eta Iurretako Udalak egindako eskaria. Ikasleen gurasoak eta Otxandioko Udala ere batu ziren eskari horretara.

Otxandiotik Iurretara datozen ikasleek eskertuko dute zerbitzu hori. Izan ere, autobus hori hartu ahal izateko, Durangora denboraz iristeko zailtasunak izan dituzte. Eta, hurrengo autobusa 17:00etan irteten da.

Urteetan luzatu den arazoa konpondu dute: joan zen astelehenetik, Iurretan ere gelditzen da Durangotik 15:00etan irteten den autobus hori. Pozik daude institutuko arduradunak. Zentroko zuzendari Unai Zuazuak azaldu duenez, iazko ekainean eskatu zieten ALSA konpainiari eta Arabako Aldundiari autobus hori herrian gelditzea. Institutuak, gurasoek eta Iurretako Udalak hasitako ekimenera, Otxandioko Udala lotu zen ondoren.

Ikastetxeak ordutegi berria
DBHko 1. eta 3. maila eta Batxillergoko 1. maila sartu dira aurten LOMCEn. Horren eraginez, batxillergoko ikasleek ordu bat gehiago egin behar dute ikasteetxean. Eskola ordutegia moldatu du institutuak horren aurrean: orain, 08:30ean barik, 08:10ean sartzen dira: “Hartara, goizago heltzen diren Zaldibar eta Otxandioko ikasleek denbora gutxiago itxaron behar dute sartzeko. Irten ere lehenago irtengo dira, eta Otxandiokoek errazago hartuko dute 15:05eko autobusa”, azaldu du Zuazuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!