Iurretako etxe baten sua piztu da, baina ez da zauriturik egon

Anboto 2016ko ots. 17a, 18:42

Maspe kaleko etxe baten sua piztu da gaur arratsaldean. Suhiltzaileen kamioi bi hurreratu dira, eta sua amatatu dute dagoeneko.

Ertzainak ere bertaratu dira, eta euretako batek azaldu du etxekoak onik daudela. Sua amatatu bitartean auto ilarak sortu dira Maspe kaleko errepidean, eta udaltzainek erregulatu dute trafikoa. Jende ugari egon da inguruetan jakinminez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!