Inauteriak 2016

Zapatu karnabalez egun osoko jaia egingo dute Iurretan

Anboto 2016ko ots. 2a, 10:54

Inauteri bezperetara kantuz helduko dira iurretarrak, eguenean, Santa Agenda bezperako koplak kantatzen. Zapatuan, ohi denez, egun osoko jaia izango dute. 14:30ean bazkari herrikoia hasiko dute, eta izena emateko azken eguna otsailaren 4a da. Ibai Ondo eta Gauargi tabernetan eman daiteke izena. 15 euro balio du bazkariak. Hona hemen Iurretako egitarau guztia:

Otsailaren 4a, eguena

18:00 Santa Ageda koplak

19:00 Tostada jana eta argazki erakusketa Dantzari plazan. (Euria bada, Goiuria kultur etxean)

 

Otsailaren 5a, barikua

17:00etatik aurrera, maskara eta karatura tailerrak ludotekan. Musika eta aurpegi margo tailerra ere izango dituzte

 

Otsailaren 6a, zapatua

12:30ean, poteoa

14:30ean, bazkaria, Askondoko karpan. Izena otsailaren 4a baino lehen eman behar da, Ibaiondo edo Gauargi tabernetan (Prezioa: 15 euro)

16:00 Erromeria Zesuma taldeagaz.

 

Otsailaren 9a, martitzena

17:30ean, umeen ikuskizuna

18:30ean, mozorro lehiaketa Goiuriko Ama nagusien elkartean. Pstean, txokolatada eta musika

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!