Bihar, San Sebastian egunez meza ospatuko dute eguerdiko 12:00etan. Egun osoan zehar “Txomin bedarrak” trikitilariak giroa alaitzen ibiliko dira, eta arratsaldean Igel txapelketa.
Zapatu goizean jarraituko dute ekintzek plater-tiro txapelketarekin. 21:00etan makailau txapelketa ospatuko da. Gauerdian aurrenik tanborrada eta ondoren erromeria izango dute Luhartz taldearekin.
Iurretako koroak abestuko du domekako 12:00etako mezan. Jarraian Mikel Deuna taldekoak egingo dute dantzan. Eguerdiko 13:00etan Xabier Amuriza, Jon Enbeita eta Sebastian Lizaso bertsolarien txanda helduko da. Arratsaldean briska txapelketa, ume jolasak, Maiztegi H.E. dantza taldea eta txokolatada egongo dira.