Iurretako Udalak Guatemalako emakume indigenek kudeatu dituzten lau oilotoki eratzeko diru laguntza emango du

Anboto 2016ko urt. 19a, 12:45

Bakerako Lankidetza Batzarra elkarteak 5.000 euroko diru laguntza jaso du Iurretako Udaletik, Guatemalako Chimaltenango eskualdeko Maria Etaldeko Nekazal komunitateko emakume indigenen ekonomia eta gizarte baldintzak hobetzeko asmotan. Proiektuaren asmoa lau emakumeek kudeatuko dituzten lau oilotoki eraiki eta prestatzea izango da. Instalakuntzez gain, hegazti-ustiategiak mantentzeko, teknika mota ezberdinetako prestakuntza jasoko dute, honela aurrerantzean izan ditzaketen proiektuei aurre egiteko oinarri bat hartuz. 

 

Arrautza eta okelaz osaturiko dieta bat ziurtatzea da helburua, funtsezko elikagai bat eskainiz emakume indigenei. Janari soberakinak saltzeko aukera ere izango dute bertan, horrela ekonomia ere indartuz.

Proiektu osoaren kostu osoa 13.517,06 eurokoa izango da; tokiko elkarte den CREPD-k ( Tokiko Kooperaziorako Elkartea eta Garapen Proiektuak) 8.310,75 euroko ekarpena egingo du, Iurretako Udalari 5.000 euroko kantitatea egokitu zaio eta azkenik Bakerako Lankidetza Batzarrak 206,30 jarriko ditu. Udaletxetik funtsezkoa ikusten dute egitasmo honen onarpena: Konpromiso bat daukagu eta ezin dugu alde batera utzi herrialde behartsuenen garapenarekin kooperatu beharra”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!