'Iurretan erosi' kanpainaren zozketa Yolanda Sebastianek irabazi du

Anboto 2016ko urt. 4a, 09:00

Iurretako komertzioei bultzada eman guran, Dendak Bai Merkatari Elkarteak eta Iurretako Udalak Iurretan Erosi kanpaina martxan jarri zuten ekainean. Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, zozketaren irabazlea Yolanda Sebastian izan da, Eroski Cityn erosketa bat egin eta gero. Zozketa hau kanpainako azkena izan da. Dendak Bai Merkatari Elkarteak azaldu duenez, "eskertu nahi dugu parte hartu duten komertzioen laguntza, eta zozketan parte hartu duten bezero guztiena".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!