Urki paper-dendak irabazi du Iurretako erakusleihoen txapelketa

Anboto 2015ko abe. 29a, 15:45

Gabonei begira, Iurretako Udalak herriko erakusleihoak apaintzeko ahaleginean dabiltzan dendariak saritu gura izan ditu. Urki paper-denda izan da gabonetan dendariek izan ohi duten estresa baretzeko 'pack-relax' bat eskuratu duena. 

 

Aurten, zazpi  komertziok parte-hartu dute erakusleihoen lehiaketa honetan. Undarri Bike, Iurreta Kopistegia, Adatz ileapaindegia, Izarbe, Kiñu, Uralde Hortz Klinika eta Urki paperdenda.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!