Istripu baten eraginez behi bat aske A8an, Iurretan

Anboto 2015ko abe. 23a, 21:12

Gaur arratsaldean gertatutako istripu baten eraginez auto ilara luzeak sortu dira A8an, Iurretako ordainlekura orduko. Ertzaintzak azaldu duenez, bi ibilgailuk istripua izan dute, baina ez da zauriturik izan. Ibilgailuetako batek behi bi zeramatzan erremolkean eta istripuaren ondorioz animalietako bat irten egin da. Ertzaintzak bidea moztu behar izan du animaliak zegokien lekura eramateko. Oraindik ere errei bakarra dago zabalik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!