Dispertsioaren aurka, harriak mugitzeko deia egingo zaie herritarrei, abenduaren 26an

Anboto 2015ko abe. 23a, 09:00

Preso eta iheslari politikoen eskubideen alde, harria mugitzeko desafioa bota dute Iurretan.

Sare mugimenduak deitutako ‘Mugi daitezen harriak!’ ekimenagaz bat egitera deitu dute Iurretan, abenduaren 26an. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko urteroko aldarria urtarrilaren 9an egingo dute, 17:00etan. Bilbon eta Baionan bi mobilizazio egingo dituzte, egun eta ordu berean.
Deialdi horrekin bat egiteko hitzordua lotu dute, hilaren 26an, 12:00etan, Iurretako probalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!