Goiuriko Ama elkarteak bazkide nagusienak omendu ditu Aste Kulturalean

Anboto 2015ko abe. 18a, 13:34

Bazkideen eguneko bazkariagaz agurtu zuten asteburuan XXIV. Aste Kulturala Goiuriko ama elkartekoek. Aurretik omenalditxoa egin gura izan zieten 100 urte bete dituen Angelita Bizaneri, eta, 90 urte egin dituzten Julian Unzueta eta Gloria Alzaari.

Goiuriko Ama elkarteak antolatuta, abenduaren 8tik 12ra, Aste Kulturala ospatu zuten Iurretan. Hainbat ekitaldi antoaltu zituzten, besteak beste, berbaldi bat eta Izar Gaztea abesbatzaren emanaldia. Bingoan eta karta-jokoan aritzeko aukera ere izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!