Iurretan, zerbitzuen kudeaketa "eraginkorra" lortzeko lanean

Anboto

Herritarrei zuzendutako zerbitzuetan kudeaketa “eraginkorra” eta “kalitatezkoa” lortu gura du Iurretako Udalak, eta, horretarako, EUDELek eta HAEEk antolatutako administrazio izapideen eskuliburuak egiteko trebakuntza eta laguntza programan parte hartuko du.  Udal kudeaketan “gardentasuna gehituko” du horrek, eta herritarren osoko arreta zerbitzu bat antolatzeko —Herritarren Arreta Zerbitzua delakoa— prozesua abiatzeko bidea zabalduko du.


Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, “aurrerapauso garrantzitsua da. Edozein izapide erraztu eta arindu genezake”. Lan talde bat sortu da prozedura guztia bideratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!