Gabonak Durangaldean

Gaur hasiko dute Iurretan III.Elkartasun Azoka

Anboto 2015ko abe. 14a, 09:39
Ibarretxe kultur etxeko aretoan atondu dute azoka, iurretarrek emandako gauzekin. (Argazkia: Anderebide)

Anderebidek antolatuta, III. Elkartasun Azoka egingo dute Ibarretxe kultur etxean, gaur hasi eta barikura arte. Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik, —9:00etatik 13:00era eta 16:30etik 19:30era—. Azokan batutako dirua JAEDera bideratuko dute.

Iurretarrek utzitako erropak, jostailuak, liburuak eta bestelako osagaiak jarriko dituzte, prezio baxuan, salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!