Bixente Kapanaga kaleko 15ean utzitako biltegian batuko dute jasotako guztia, SOS Siria elkarteko Meriem Aboubik azaldu duenez. Bertotik egoitza Madrilen duen Asociacion de Apoyo al Pueblo Sirio (AAPS) elkarteagaz jarriko dira hartu-emanean eta haiek bideratuko dute guztia behar den tokira. 2011n Sirian liskarrak sortu zirenetik laguntza bideratzen lan egiten du elkarte horrek.
SOS Siria elkarteak bideratuko du baita Oñatin egindako kanpaina humanitarioan batutako guztia ere. Iurretako lokalean dute han batutako. Getxon batutakoa ere bai. Halaxe azaldu du Aboubik.
Herritarrek erakutsitako elkartasunaren garrantzia nabarmendu du Aboubik: "Herritarren bitartez bideratu dugu guztia, batutako guztia garraiatzeko kamioiak herritarrek utzitakoak dira. Beldur nintzen jenteak lagunduko ote zuen, baina, guztiz kontyrakoa gertatu da, oso garrantzitsua izan da herritarren elkartasuna".
Eibarren elkartzen den Errefuxiatuari Laguntza Batzordean ere parte hartzen du Aboubik. "Euskal Herrira helduko diren errefuxiatuei nola lagundu aztertzen dugu bertan; baita puntu beroetara laguntza zelan bideratu ere". Sare sozialen bitartez sortuko batzordea da hori eta dagoeneko antolatu dituzte zenbait ekintza. Besteak beste, CEAR (Comision Española de Ayuda al Refugiado) elkartagaz hitzaldia.
SOS Siria elkarteagaz hartu-emanean jartzeko 632082242 telefono zenbakira deitu daiteke edo bestela mezua bidali honako posta elektroniko honetara: sos.siriapv@gmail.com. Faceboook bitartez ere jarri daiteke kontaktuan: S.O.S SIRIA (Pais Vasco).