Iurretako nagusien elkarteak aste kulturala prestatu du datozen egunetarako

Anboto 2015ko abe. 2a, 09:00
Goiuriko Ama jubilatuen elkarteko taberna.

Goiuriko Ama elkarteak antolatuta, Aste Kulturala ospatuko dute, abenduaren 8tik 12ra, Iurretan. Abenduaren 12an bazkideen eguneko bazkariagaz amaituko dute aurtengo edizioa, baina horren aurretik, berbaldi bat eta Izar Gaztea abesbatzaren emanaldia ezezik, bingoa eta karta-jokoa ere edukiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!