Maite Rastrollok irabazi du 'Iurretan Erosi' kanpainaren azaroko zozketa

Anboto 2015ko abe. 1a, 10:58

Iurretako komertzioak sustatzeko Dendak Bai merkatari elkarteak eta udalak abiatutako Iurretan Erosi kanpainaren azken zozketa Maite Rastrollo Rojasek irabazi du. Arriaundi okindegian erosketa bat egin eta gero lortu ditu berak 100 euro erosketa txarteletan

Bezeroek erosketa bat egiten dutenean euren izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dituzte erosketa txartelean, eta hori kanpainarako jarritako kutxetan sartu. Kanpainara atxikitutako komertzioetan daude jarrita kutxa horiek.

Parte-hartzaileek hilebetero egingo den zozketan parte hartuko dute. Zozketak duen harreraragaz pozik daude Dendak Bai elkarteko arduradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!