Abendu Kopla eta Marijesien topaketa Iurretan egingo dute aurten

Anboto 2015ko aza. 16a, 09:52

Abendu Koplak-Marijesiak abesten dituzten herrietako taldeak batu izan dira, azken urteetan. Bakoitzean, herri baten egin dute hitzordua, eta, aurten, Iurretan elkartuko dira. Topaketa hori antolatzeko, batzar irekia deitu dute, azaroaren 17an. Ibarretxe kultur etxean izango da, 19:00etan. Parte hartzera deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!